Indartze-saioak – 6.a

Dokumentu honetan zenbakikuntza hamartarraren lantzeko zazpi indartze-saio aurkezten dira.

Saio guziek egitura bertsua dute, bosgarrenak salbu, manipulazio ariketa baita.

Egitura hau dute:
Sarrera: saioaren aurkezpena, aitzinekoekin lotura eginez.
Automatismo ariketak (zenbakikuntza eta eragiketak), batzuetan joko itxura dutenak.
Buruketen ebazpenak edo manipulazio lanak, zenbakiei zentzuaren emateko eta haien arteko zubien eraikitzeko.
Saioaren bilana: ikasleen erranetarik irakasleak laburbilduko eta berriz ordenatuko du. Urrats hori oinarri-oinarrizkoa da, ikasleak ohar daitezen egin dutenaz, eta halaber ondoko saioan egitekoa denaz ere.

Bosgarren saioa desberdina da, aukera ematen baitie ikasleei ikasgelan egoera konkretu bati buruz kooperazioan aritzeko.

Seigarren saioan, ikuspegi historiko bat txertatzen da.

Dokumentu osoak

Fitxategi osoa:
Egin-moldeak, inprimatzeko ikasleen eta irakasleen fitxak, eranskinak
6. saioaren aurkezpena:
Matematiken historia

Saioka, egin-molderik gabe

Irakasleen fitxak, ikasleen fitxak eta eranskinak (inprimatzekoak)

1. saioa: “x 10”, “x 100”, zenbakien txirrista, eskemak
2. saioa: “: 10”, “: 100”, “Ni naiz… Nork du…?” 1. jokoa, buruketak
3. saioa: “x 10”, “: 10”, “x 100”, “: 100”, zenbakiak laukizuzenetan
4. saioa: zenbaki-laukizuzenak, zenbaki-karratuak
5. saioa: bateko-zerrenda, erdiak, bostenak, hamarrenak
6. saioa: hamarrenak, ehunenak, idazkera motak
7. saioa: hamartarrak, “Ni naiz… Nork du…?” 2. jokoa, konparazioak

 

Lien Permanent pour cet article : https://ent2d.ac-bordeaux.fr/disciplines/matematikak-euskaraz/indartze-saioak-6-a/