2023koa: hirugarren mintegia
2023ko irailaren 27 eta 28ko « Matematikak euskaraz irakatsi » hirugarren mintegiaren gaia « Ikasleen aniztasuna kontuan hartzeko tresnak eta praktika pedagogikoen gainean hausnartu » zen.
Gure problematika: Nola eraldatu gure praktika pedagogikoak ikasleen aniztasuna hobeto kontuan hartzeko ?
Programa eta aurkeztuak izan diren dokumentu eta argazki batzuk hona izanen dira.
2022koa: bigarren mintegia
2022ko azaroaren 24 eta 25ko « Matematikak euskaraz irakatsi » bigarren mintegiaren gaia « Ikasleen ingurunea eta aniztasuna kontuan hartu baliabideak sortzeko : hausnarketak eta ezarpenak » zen.
Gure problematika: Ikasleen aniztasunaren aspektu ezberdinak nola kontuan hartu matematikak euskaraz irakasteko : eleaniztasuna, neska/mutikoen arteko berdintasuna, ekitatea…
Programa eta aurkeztuak izan diren dokumentu eta argazki batzuk hona dira.
2021ekoa: lehen mintegia
2021eko urriaren 11 eta 12ko « Matematikak euskaraz irakatsi » lehen mintegiaren gaia « Jokoan dena eta baliabideen bateratzea irakaskuntzaren eta segipen pedagogikoaren zerbitzuko » zen.
Gure problematika: Zein dira berezitasunk matematika euskaraz irakasten delarik? Zein dira matematikako irakasleak ukan ditzakeen galdeak eta arrazoizko erantzunak ekartzen ahal ote zaizkio? Zein dira eskutan dituen baliabideak eta nola ustiatzen ahal ditu?
Programa eta aurkeztuak izan diren dokumentu eta argazki batzuk hona dira.