Baliabideak

Ihes jokoak – 6.a, 5.a
Bi ihes joko dira.

  • Argitxu ametsen munduan: Buruketen ebaztea kalkuluen bidez edo gabe, irudi geometrikoen ezagutzea eta eraikitzea.
  • Orriak, goxokiak, kanikak, mapa eta scratch: Magnitudeekin zerikusia duten buruketen ebaztea, espazioan kokatzea eta mugitzea.

Indartze-saioa – 6.a
Dokumentu honetan zenbakikuntza hamartarraren lantzeko zazpi indartze-saio aurkezten dira.

Behar taldeak – 5.a
Bordeleko Akademiako formatzaileek garatu duten 5.eko sekuentzien progresioa (frantsesez) baita simetriei buruzko lehen saioa ere (euskaraz ere).

Brebeta gaiak – 3.a
Horra 2023an Polinesia Frantsesean eta Ipar Amerikan eman diren brebetako gaien itzulpena.

Bideoak – 6.etik 2.era
Bideo bakoitzari doazkion transkripzioa eta ustiapen dokumentua(k) emanak dira baita, gehienetan, jardueren egokitzeko proposamenak edota dokumentu osagarriak ere.

  • Nozioak: « Funtzioen deskubritzea » eta « Ekuazioen deskubritzea ».
    Gai bakoitzean bideo osoa lantzen ahal da baita zatika ere.
  • Oinarrizkoak: « Hirukien eraikitzea haien hiru luzerak ezagutuz geroz » eta « Erdibitzaileen eraikitzea ».
    Aldi guziez, bi mota dira: eraikitze metodoaren ulertzeko bideoa eta metodo trebea erakusten duena.
  • Gogoetatzeko egoera: « Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren zabaltasuna ». 6. edota 5.ekin erabiltzen ahal da, angelu neurgailuaren erabiltzeko eta proportzionaltasunaren lantzeko, baita trigonometria 4. edota 3.ekin ere.

 

 

 

 

Lien Permanent pour cet article : https://ent2d.ac-bordeaux.fr/disciplines/matematikak-euskaraz/baliabideak/