5. mintegia: 2025eko azaroan

”Matematika euskaraz irakatsi” taldearen bostgarren mintegiaren gaia “Irakaskuntza, generoa, adimen artifiziala: ikasle matematikariak gara ditzagun!” izanen da.

2025eko mintegiaren
webgune dedikatua

Hona hemen:

eta batez ere,

  • MathAData proiektuaren aurkezpena, Louis CAPIETTO eta Akim VIENNETren eskutik (FR):
Louis Capietto
Akim Viennet

Matematikak ikasi esperimentazio digitalen bitartez, adimen artifiziala inplikatzen duten
problema motibagarriak ebatziz.

  • Paul GAYren hitzaldia, eta ondotik solasaldia (FR):
Paul Gay

Matematika irakasleak AA sortzailea berenganatzen hastea da hitzaldi honen helburua,
horrela ikasleengan gaiari buruzko kontzientzia pizteko gai izan daitezen, eta, ahalaz ere,
tresna horiek ikasgaiak sortzeko erabil ditzaten.
Lehen zatia: AA sortzailearen definizioa eta funtzionamendua
Bigarren zatia: AAren testuingurua irakaskuntzarako baliatzen lan-taldeetan

Lien Permanent pour cet article : https://ent2d.ac-bordeaux.fr/disciplines/matematikak-euskaraz/5-mintegia-2025eko-azaroan/